Argumento de Fonetika Fonologia Hitzez Hitz
Liburu honetan fonetikazko eta fonologiazko hitzak azaltzen dira, bata bestearen ondoren alfabetikoki jarrita. Fonetikaz eta fonologiaz, hizkuntzaren hotsaz, hizketaz, ahoskeraz aritzeko behar ditugun hitzak dira. Bakoitzaren ondoan zenbait lerro idatzi dira hitzaren formaz, hitzaren edukiaz edo bien arteko erlazioaz. Ikasle eta gainerako ikerlariak gogoan hartuta egin da liburua, kontzeptu oinarrizkoenak finkatu eta hortik aurrerako lanen akuilu izan dadin. Aintzat hartu da, halaber, euskararen errealitate soziologikoa eta horren ondorio linguistikoak.1