Argumento de Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoa: Hastapenak
Giza Baliabideen Zuzendaritza Estrategikoa: Hastapenak eskuliburuarekin enpresen zuzendaritzaren inguruko ekimen akademikoan nabarmentzen diren hutsune nagusi bi bete nahi ditugu: alde batetik, gaur egun ezinbestekoa den giza baliabideen zuzendaritzaren alorrean ikuspegi estrategikoa hedatzea; eta, beste aldetik, arlo horretan lagungarri gerta daitezkeen euskarazko material egoki eta erabilgarriak argitaratzea. Hartara, testu hau diseinatzean kontuan hartu ditugu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak egun dituen betebehar garrantzitsuak, alegia, interakzioa eta ikaslearen partaidetza.0