Beti oso zaila izan da garai eta latitude guztietan itsasoak zeharkatu dituzten nabigatzaile, abenturazale, merkatari, soldadu eta esploratzaileen artean piratak zein ziren eta zein ez bereiztea. Ez da erraza ezta itsasoko lapur horiei buruzko istorioetan egia eta asmakizuna zer den bereiztea, haien bizitzak sekretuan edo elezaharretan nahasten baitira.
Kontakizun hauetan, pirateriaren historiako une desberdinak adierazten dituzten lekukotasun batzuk bildu nahi izan ditugu. Horregatik, piratei buruzko istorio-sortzaile ospetsuenetako batzuen lanen zatiak aukeratu ditugu, hala nola Daniel Defoe, Emilio Salgari, Herman Melville edo R.L. Stevensonenak, eta horiekin piraten ibilerei dagozkien garai eta lekurik adierazgarrienetara hurbildu gara.