Argumento de Leo Ferguson
Herriko festak ziren, hirugarren eguna, haurrei eskainia. Azken jokoan ari ziren, begiak zapiz estalirik lapikoak makila batez hausten. Ibonen txanda zen eta di-da! ari zen, jende artetik Inesen oihuek laguntzen ziotela: -Ezkerrera! Goraxeago! Eman, eman! Halako batean asmatu du eta akuri bat ageri da lapikotik. Uztailaren hogeita bostekoa da akuria eta Leo zeinukoa dela esan du Inesek. Orduan, abizena jarri dio Ibonek: Ferguson. Leo Ferguson, bada! Akuri pollita, herriko haurren maitagarri. Ibonen etxearen aldamenean bizi den atsoaren iritziz, aldiz, akuri zikina besterik ez da Leo Ferguson...0