Argumento de Orbe Auziaren Ingurukoak
Joseba Orbe idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik gutxira, mendi-bide batean agertuko da Orbe, modu lazgarrian hilda. Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak. Iñaki Irasizabalek, nobela berri honetan, gizarteko hainbat joera aztertzeko baliatzen du hilketa baten inguruko zurrunbiloa: gurasoek beren seme-alabekin duten nora eza, bortxakeriaren eta moralaren arteko harremana, komunikabideen manipulazio eta axalkeria.0