Liburu honetan idazleen irudimenak historian zehar literaturan sortu dituen altxor bikainen adibide batzuk baino ez ditugu erakutsi nahi izan. Hemen jasotakoen moduko beste istorio harrigarri ugari bilatzen jarraitzeko gonbidapena da. Antologia honetan munstroaren aurpegirik adierazgarrienetako batzuk bildu nahi izan ditugu, gure asmoa izaki itxuragabe eta beldurgarriaren irudiaz haraindi iristea eta munstroarengana hurbiltzea izan da eta horretarako, munstroaren existentziaren beste alderdi batzuk iradoki nahi izan ditugu, hala nola bere marjinazioa eta zorigaitza, beti ez baita haitzulo beldurgarrietan edo toki ulergaitzetan bizi, askotan, gugandik oso hurbil bizi da eta maitasuna eta solidaritatea eskatzen dizkigu, eta beste batzuetan, geure izugarrikeriak azaleratzen ditu. Horrelaxe aurkezten digute Oscar Wilde, H.P. Lovecraft, Jack London, Horacio Quiroga, Guy de Maupassant, Saki, Hope Hodgson eta J.Mª Climent idazle handie