Tartaloren euskal ipuin zaharra hartu du Xabier Mendigurenek (Odisea greziarreko Polifemoren mitoa, azken batean), eta gaur egungo beldurrezko film baten kutsua emanez berritu, motozerra eta guzti. Izugiro hori sortzeko, guztiz aproposak izan dira Aitziber Akerretaren ilustrazioak, xaloak bezain adierazkorrak.