Istorio berezi eta sentibera ondu du Aristik: fantasiara hegan egiten duena, baina oina errealitatetik guztiz apartatu gabe; amets gisako denbora-pasa dirudiena, baina hainbat gairi buruz gogoeta egiteko balio duena: hala nola, garaile izatea edo derrotatua izatea zer den gizartearen begitan eta zer den benetan; irudimenaren indarra; gaixoaren errealitatea. Hori guztia, betiere, istorio bixi eta jostagarri baten bitartez, eta bixitasun hori, jostagarritasun hori, azpimarraturik geratzen dira Zumetaren irudi koloretsuei esker. Izan ere, luxu bat da, liburuaren barruan artista usurbildarraren hainbat koadro etxera eraman ahal izatea.