Argumento de Metamorfosia
Goiz batean, Gregor Samsa amets nahasiak izanda esnatu zenean, zomorro beldurgarri bat bihurturik aurkitu zuen ohean bere burua. Zalantza izan zuen amesgaiztotik aske ote zen ala ez. Baina, bai, esna zegoen, eta egokitu behar izan zuen, minutuak eta orduak aurrera egin ahala, zomorroaren izaerara. Harrigarria egiten zaigu zein naturaltasunez, zein errealismo izugarriz dagoen kontatua pertsonaiari gertatzen ari zaiona.
Zergatik zara nire beldur?. Aitaren begiratu eta autoritate moralaren aurrean kokilduta bere gelako bakardade errudunera erretiratuko da, bertako ezkutalekuetan babesteko. Kontakizun eder honek hamaika interpretazio izan dezake, baita aitaren aurrean Kafkak berak sentitzen zuenaren transposizio literario moduan ere. Ez da hori noski Metamosfosia honetan bakarrik gertatzen, motibo berberak agintzen du Epaia edo Aitari gutuna gisako kontakizun autobiografikoetan ere. Ze arindua hartzen duen familia osoak, zomorroaz Gregor Samsaz libratzen direnean!
Ez da komizitatea eta umore (beltza) falta familiaren mikrokosmos halakoaren barrutik eraikitako kontakizunean.
Borgesek zioen, Herman Melvilleren Bartleby eskribatzailea eta Henry Jamesen Koxka bat estuagorekin batera, inoiz idatzi den kontakizun liluragarriena dela Kafkaren honako hau.0