Argumento de Marijaren Illa 1850
Aita Uriarte jaio zela berrehun urte betetzen dira aurton. Itzultzaile eta euskararen sustatzaile legez utzi zigun obraren garrantzia gorabehera, ezezagun handia dugu gure herriko seme hau. Ezezaguna ez bakarrik, oro har, Euskal Herritarrentzat, baita Arrigorriagako herritarrentzat ere. Urtemuga honen karietara, Arrigorriagako Udalaren eta Mendebalde Kultura Alkartearen eskutik argitalpen hau helarazten zaizue, bi erakundeon elkarlanaren fruitu eta, oroz gainetik, helburu bat duena: Jose Antonio Uriarte, merezigabeko ezezagun hau ezagunago eta gertukoago egitea. Bere obra baten faksimileaz gainera, ikerlan interesgarri batzuk ere badoazkizue: Uriarteren bizitza eta bibliografia, Uriarte poeta, Uriartek erabilitako euskararen nolakotasunak⦠Horiek guztiak izan daitezela bere obraren eta bere izanaren ezagumeneranzko bide eta bitarte. Espero dugu gogokoa izango duzuela.1