Lehengo igandean etxera joatear nengoela ezagutu genuen elkar Itziarko Txitxarro izeneko dantzalekuan. Oso naturala eta aldi berean polita izan zen gure arteko hartu-emana. Egiatan ni nahikoa txolinduta nengoen eta hori zela eta ausartuagoa nekusan nire burua, bestela, ez dut uste dantzatzen geundela bururatutakoa halako batean esango nionik. Ordurako idiskotuta nengoen. -Gustora egingo nuke maitasuna zurekin.