Argumento de Kontratu Sexuala
Iraultza frantsesak «liberté, egalité, fraternité» aldarrikatuz ezarritako ordenak kontratu soziala jarri zuen indarrean, ustez askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritzen zen ituna. Baina kontratu soziala ez da askatasunez egiten, ez berdinen artean, ez eta adostasunez ere, ez bada anaidiaren barnean; fraternité ez baita elkartasuna, anaien, gizonen, arteko aliantza baizik. Kontratu soziala libertateari buruzko fikzio politiko bat baino ez da; kontratu sexuala, berriz, menderakuntzari buruzko historia bat. Berez kontratu soziala itun sexual-sozial bat da, gizonezkoek emakumeen gorputzez jabetzeko itundua duten sexurako eskubidea duelako oinarri. Kontratu soziala patriarkatua iraunarazteko itun bat da, eta, horretarako ezkontza, enplegu, prostituzio eta haurdunaldi subrogatuaren kontratuak baliatzen ditu. Horrelaxe dio Carole Pateman politologo feministak Kontratu sexuala bere lanik esanguratsuenean, sinetsita baitago demokrazia, sozialismoa eta askatasuna iristeko patriarkatuaren sustraiak azaleratu eta bide antipatriarkal berriak pentsatu behar direla.0