Argumento de Koilara Bete Hitz
Olio pittin batean, osagaiok su motelean egosten jarriko ditugu lapikoan. Lapikokoak itxura hartu duenean, arau gramatikalen egokiera neurtuko dugu, eta errima xorta bat gehituko. Musikaltasun eta barne-erritmo hosto samurrak ere botako ditugu jarraian. Egosten aro oso bat pasa ondoren -aro luzea- ximiko bat probatuko dugu noizean behin: geza badago, poeta-malko pare bat erantsi; gazixea balego, berriz, xorrotada bat finezia edo losintxa zukua bota; beti ere, zorioneko oreka bilatzeko asmoz: gazi-gezaren arteko kalapita eternoa, alegia. Saltsa lodiegia suertatzen bada, hitz solte batzuk bota -lankar, laino, gautzan, euri fin.-, eta berehala arinduko zaigu orea. Su bizian jarri, galderak hautseztatu, eta tinko eraginen diogu, harik eta bere punttura ekarri arte. Asetuko ahal du jatunaren gogoa?0