Egun batean, kaio bat agertzen da Zorbasen bizitzan, ezinean, hil-zorian, itsasoko petrolio isuri batek kondenatua. Zorbasek hitz ematen dio errun berri duen arrautzatik sortuko den kaioa haziko duela eta, zailagoa dena, hegan egiten irakatsiko diola.
Eta hitza beteko du bere kideko katu adiskideen laguntzaz.
Gazteentzako kontakizun bikaina: 8 urte edo 100 izan.