Stefan Leisser duk ispiluan begira dagoena, bai. Eta begirada horrek beldur ematen dik, ez haiz kristal barruko so izu horri eusteko gauza. Denok zeukaagu kriminal bat erraietan, baita heuk ere , esan diok heure buruari ahapeka. Eta begiak begietatik jausi zaizkik, hitzei aitzakiaren hatsa darielako.