«Olaj-en bidaia» Martín León Barreto-k sorta kromatikoak kolore oparotasunez eta armoniaz konbinatzeagatik nabarmentzen da. Forma geometrikoko irudiak dira, mugimendua eta dinamikotasunez jantziak eta fauna-puzzle konplexu batean bezala txertatuak.
Santiagoko Udaleko Hezkuntza Sailak eta Kalandraka argitaletxeak deitutako Album Ilustratuaren Compostela Nazioarteko IV. Saria eskuratu duen obra ipuin tradizionaletan oinarria duen eskema baten araberakoa da: errimak, kontrakoen jolasak, elkarrizketa errepikakorra, ahozkotasuna. Olaj-ek adiskidetasunaz eta eskuzabaltasunaz diharduen abentura bateko partaide egiten gaitu, egun eta gau oso batez.