Jon Martínez de Albeniz ikertzaile xumea arduratuko da misterioa argitzeaz. Baina zer arrazoik eragin dezake familia batentzat hain garrantzizkoa den zerbait ezkutuan gordetzea, XXI. mende bete-betean? Zerk bultzatuta iruten du jende arruntak mataza trinko bat, isiltasunaren argudioa oinarri harturik? Azken batean, zer gertatu zen agertoki horietan, orain hirurogeita hamar urte?
Toti Martínez de Lezea bere hiriaren barrenak arakatzen ditu, ezagunak zaizkion pertsonaiak sortu eta isiltasun deseroso baten mende bizi zen gizarte bat irudikatzeko.