Argumento de Irlak
Encuadernación: Rústica con solapas
Colección: Narratiba; 91
Kontakizun hauen egileak, fikziozko gertakizun zehatzetatik abiatuz, irakurleok berehala identifikatuko ditugun egoera, auzi eta arazoetara eramaten gaitu, giza harremanei eta gizarteari lotzen zaizkien egoera, auzi eta arazoetara, iraganekoak, oraingoak, etorkizunekoak, eta izan litezkeenak edo zitezkeenak. Giza harremanen eta gizartearen barruetan arakatzeko bide asko dago: zientzia (soziologia, antropologia,...), erlijioa, artea, filosofia,... baita fikzioa ere. Fizkioaren erresuma ikaragarri anitza eta aberatsa da, estilo eta baliabide asko onartzen ditu bere baitan, jostun-kutxa antzeko bat, eta egilea aniztasun horretaz baliatzen da. Luzera, tonu, giro eta estilo askotariko kontakizunak daude, eta umorea, baita umore beltza ere, ironia, alegoria, surrealismoa edo erretratu errealistak presente daude. Denetik, gertuen dauzkagun egoera, auzi eta arazo horiek ulertu nahian, edo, gutxienez, haietan miatu nahian. Fikzioa, asmatuz gero, bide egokia da pentsarazteko eta sentimenduak mugiarazteko, ez bakarrik, baina baita ere, denbora pasatzeko.
Irlak eta beste kontakizun batzuk liburuaren iturria harridura izan da, harridurak pizten duen sua, gertukotzat eta, antza, egunerokotzat edo ohikotzat hartzen dugun horrek sarritan sor dezakeen harridura.0