Haur literaturaren funtzio didaktiko-morala indar handiz berreskuratu nahi duten garai hauetan, Aliziaren abentura petoak berritu ahal izatea uda betean Tamesis ibaian ibiltzea bezain freskagarria da.
Aliziaren ustezko ametsak haur guztien barruan bizi den kontraesana islatzen du: helduaroa sinbolizatzen duen lorategi ederrera iristeko gogoa, baina, behin han dagoela, helduen apetak zein itxuragabe eta onargaitzak diren ohartuta, haien aurka matxinatzea. Horrexegatik da Alizia hain maitatua munduan, eta horregatik haur-bihotza daukaten irakurleak oro behin eta berriz itzultzen dira Herrialde Miresgarrira.