Horrela, liburu honetan Hollywoodeko zinema artista distiratsuak azaltzen dira, hala nola Lupe Vélez, Claire Bow, Gary Cooper, Dolores del Río; Paulino Uzkudun harroputza eta Isidoro Gaztañaga segaila, punta-puntako bi boxeolari euskaldunen adiskidetasun eta gorrotoz jositako harreman biziak kontatzen dira sakonean, ondo hasi eta oso gaizki amaitu zutenak, bi Euskal Herri betidanik kontrajarri eta arerio bortitz izandakoaren isla izaki; Ernest Hemingway idazle bikaina, Ladis Goiti doktore ahantzezina, Rosamunde Krügger emakume fatala, Strauss eta Perlo engainatzaile bitxiak. Glamour eta luxuzko bizimodu hori, modu zalapartatsuan aurrera zihoana, gerra zibilak apurtuko du, eta perlak, kolpeak, musuak, traizioak. zurrunbilo ero batean murgilduko dira.