Baina egun batean, poliziak Marioren neska laguna izan zen Paularen gorpua aurkitzen du xiringa besoan sartuta. Momentu horretatik aurrera asperraldia eta eguneroko ohiturak desagertzen dira bi lagun hauen bizitzatik. Egia eta Paularen heriotza argitu nahian akzioz, misterioz, zitalketaz eta arriskuz beteriko munduan sartzen dira.