Argumento de Hotsa Eta Ardaila
Compson familiaren gainbehera kontatzen zaigu eleberri honetan, AEBko Hegoalde
tradizionalistaren endekapenaren sinboloa ere badena. Baina, horrez gain, kontatzearen beraren abentura zinezko bat dugu: gertakari bera lau bider eta beste hainbat lekukoren bidez kontatzen zaizkigu, ikuspegien ugaritasuna eta kronologiaren apurtzea nabarmentzen diren estilo baten bidez.
Itzultzaileak hitzaurrean dioen legez, ?Hotsa eta ardaila irakurtzen hasten dena beiraduren argi printzek bakarrik argitutako katedral gotikoan sartzen den bisitaria bezala sentituko da. Lehen momentuan apenas ikusiko duen ezer. Baina, begiak ilunpe horretara ohitu arte irakurtzen segitzen badu, hasierako forma zirriborrotsuek gorputza eta kolorea hartuko dute eta, sari bezala, katedralak ezkuktuan gordetzen duen edertasun guztia zabalduko zaio begi aurrean?.0