Argumento de Hire Magalean
ANTONIO M. LABAIEN SARIA 2001 Fisikoki urrun, baina sentimendu aldetik hurbil daude liburu honetako pertsonaiak. Zalantzaren arragotik igaroaraziak dirudite, kezkaren labean egosiak. Gorpuztera heldu ez zen maitasun istorio bat du oinarrian, baina gutun bidezko narrazio honetan bizitzari eta heriotzari buruzko gogoeta ageri da nagusi. Filosofia edo erlijioa, gizakiaren amaiera eta amaiera arteko bizimodua. Kutsu moralistarik gabe, ordea, amaiera itxirik gabe, irakurle bakoitzak ondorioak ateratzeko moduan, baina ikuspegi humanista batetik beti ere.1