Argumento de Atlantidara Biajia
Gaur egun bidaia asko egiten da, oso denbora laburrean oso distantzia luzeak korritzen dira. Gugandik, gure inguru hurbiletik ihesi joan ohi gara askotan bidaian. Jokin Muñozen biajia, berriz, ez da bidaia. Etxauritik Castejonera doa; oinez, bai; bidea aitzakia du, ordea, hainbat iritzi, hainbat purrustada plazaratzeko. Purrustada itxurako iritzi horietan, autorearen kezkak sumatzen dira; paisaia, paisanajea, euskaltasuna, nafartasuna, historia, ikusten duena eta aurkeztu nahi zaigunaren arteko koxka, dena dago liburu honetan biajian doanaren begiratu hurbiletik begiratuta. Metroz metro eta gizakiz gizaki egiten du bidea Muñozek. Oinez ibiltzearen abantailak dira horiek. Bidean topatzen duen guztia solaskide zaio. Horri esker, biajia elkarrizketa ere bada, hein handi batean. Elkarrizketa-puskarik mamitsuenak, hala ere, Jokinek -edo biajantiak- bere buruarekin dituenak dira. Biajiak, bidaiak ez bezala, ez du idealizaziorako aukerarik ematen; bai, ordea, ironiarako, sarkasmorako, ziri zakarrerako.0