Libros > Literatura > Globalizazioak eta Erdi Aro berria: Diferentzien itzuleraz
Portada de Globalizazioak Eta Erdi Aro Berria: Diferentzien Itzuleraz

Globalizazioak Eta Erdi Aro Berria: Diferentzien Itzuleraz

Autor:Gabilondo Alberdi, Joseba;
Categoría:Literatura
ISBN: 9788491091523
Erein Argitaletxea, S.A. nos ofrece Globalizazioak Eta Erdi Aro Berria: Diferentzien Itzuleraz en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 30 de Septiembre del 2016. Disfruta del placer de la lectura con esta obra, y culturizate al mismo tiempo que te diviertes. Este libro cuenta con un total de 240 páginas , unas dimensiones de 23x14 cm (1).
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Globalizazioak Eta Erdi Aro Berria: Diferentzien Itzuleraz

Neoliberalismoaren aurkako borrokan ezkerrak azken urteotan izan dituen porrotak abiapuntu bezala hartuz, liburu honek beste bide, alternatiba eta pentsakera desberdinak esploratzen ditu, zentzurik zabalenean, impasse ezkertiar horretatik ateratzeko. Hiru hipotesi elkar lotzen ditu horretarako saio honek. Lehenik, ez dagoela globalizazio bakar bat, baizik eta globalizazioak daudela, lekuan lekuko globalizazio anitzak, eta bertatik globalizazioa esplikatzeko zailtasunak. Bigarrenik, globalizazioak historikoki esplikatzeko biderik egokiena Erdi Arora jotzea dela, bertan bi momentu bereziz: lehena, inperio erromatarraren erortzeak sortu zuen momentu barbaro eta anitza, eta, bigarrena, geroago feudalismo aristokratiko eta elitistari leku egin ziona: egun, bi Erdi Aro horien atean geundeke eta geroaldi gertuan erabakiko da bietatik zeinek indar hartuko duen. Hirugarrenik eta azkenik, geroa ezin dugula era bateratu batean pentsatu, Hegelengandik Fukuyamarengana egin den bezala, ez baitago unibertsaltasunik geroan; ondorioz, Iraultzaren kontzeptua (Marx) edota politika bakarraren ideia (Nazio Batuak, Gobernu globala.) abandonatu behar ditugu, eta aristokrazia feudalaren eta heterogeneotasun barbaroaren arteko talkan sortuko den historia eta politika futuroa garatu eta pentsatu behar ditugu, bateratze edo unibertsalizazio proiektu oro abandonatuz. Liburuak horretarako, sexua, desira, filosofia, sukaldaritza, EBeko krisia, populismoa, blockbuster filmak, Lenin, ekologiaren ezintasuna, eliteen ideologiaren arrakasta, salbuespen estatua, errealitate showak, konfuzionismo kapitalista, kontsumoaren dinamika eta ezkontza homosexualak aztertzen ditu, besteren artean, beti ere oin bat Euskal Herrian.0
Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso