Samurtasunak eta belaunaldien arteko elkartasunak iraunaratzen ditu bizirik hirurak. Aitona Augusten eta biloba Katyaren artean, bereziki, harreman estua sortu da, zinema-zaletasunaren eta biloba Katyak aitonaren bizitzari buruz agertuko duen jakin-minaren bitartez. Zinema nahiz istorio asmatuak, ordea, ihesbidea dira Katyarentzat ere, mutil-lagun zuenaren heriotza izugarruaren oinazea atzean uzteko saioa...