Argumento de Gerrako Zaldia
Lehen Mundu Gerraren bezperatan da Europa. Ingalaterran gaude, Devonen, baserritar batek zaldiko bat erosi du azoka batean. Joey jartzen diote izena etxean. Zaldiak berak kontatzen digu istorioa, ipuin zaharren erara kontatua. Baserritarrak ez dio probetxurik ateratzen, baina haren seme Albertek hezi egiten du eta adiskide handi bihurtzen dira zaldia eta mutila. Gerra sortzen denean, ordea, britainiar armadari saldu behar diote zaldia. Albertek zin egiten du gudara joan eta berreskuratu egingo duela bere laguna. Frantziako gudu zelaietan zaldia heroi bihurtzen da, baina zaldi gazteak ez du ezer ulertzen zer gertatzen ari den eta bere ikuspegitik ikusten dugu gerraren ankerkeria eta absurdua. Adiskidetasun handi baten historia hunkigarria da Gerra zaldia, bihotzera zuzenean sartzen dena, gerra baten absurdua erakusten duena eta indarkeriaren arbuioa ipuin zaharren estilora kontatua.0