Kontagai eta kontamoduen aniztasunaren azpian, egileak ohi duen begirada zorrotza eta idazkera doia nabarmentzen dira, gozotik baino gehiago garratzetik daukaten ipuinotan; betiko galtzaileen samina, irabazle ustekoen porrota, ilusioen zaputza, harremanen endekatzea, gorputzaren morrontzak, denboraren miseriak. elementu horiek osatzen dute, une eta gune jakin baten erretratua ez ezik, baita gizonemakume
zenbaiten erradiografia ere.