Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du?