Gezurrak, gezurrak, gezurrak! Ikasgelan gezurretan, etxean gezurretan, nonahi eta beti gezurretan! dio aitak. Zuk ez al dakizu gezur esatea oso gauza itsusia dela? dio amak , ez dago gezurteroa baino txarragorik! Gezurrik ez duzula berriz esango agintzen al diguzu? Agintzen dizuet. Inoiz ez dut berriz gezurrik esango! Zartaginetik ihes egin duen oilaskoa bezala sentitzen da mutikoa.