Mahemo, bere anaia Deme eta haien gurasoak Europako herrialde bateko hiri batean bizi dira. Familia osoak beraien jaioterritik, Kamerundik emigratu zuen, han zegoen diktaduratik eta injustizietatik ihesi. Apurka-apurka ohitzen joan ziren bizitza berrira eta bizi diren herrialdeko ohituretara, baina beraienak ahaztu gabe.