Argumento de Euli Zamorroa
Ni ez naiz Paularen izeba besterik. Baina Paula nire etxera etorri da, bere gurasoengandik iheska, eta zaindu egin behar dut neska hau, nire laguntza guztia eskaini behar diot, dagoen zulo beltz horretatik atera behar dut. Paula ez baitago batere ondo. Ez du ikasi nahi, Institutora joateari ere utzi egin dio. Asko jaten badu ere, flakiak jota dago, argala eta ahula. Ez dauka ezertarako gogorik, haserre dago beti, eta edozein bidaltzen du haizea hartzera... Lagundu egin nahi nioke, baina zer egin dezaket, Paulak berak laguntzarik onartzen ez badu? Nik ere baditut neure arazoak. Lanez gainezka nago, Damianorekin joan nahi nuke oporretara, ez naiz ni inoren neskame...1