Emaztea galdu du idazleak. Min bizi batekin hasi zena min bizi gertatu zen eta, mediku eta ospitaleen erromesaldi luze eta nekagarriaren ondoren, fin gaistora iritsi. Bakardadearen zama, atsekabearen tristura, oroitzapenen ziztada ezin eramanik, idazten jartzea erabaki du alargunak: bere bakardade horretaz, bere atsekabez eta, batez ere, oroitzapenez. Sentimentalismotik ihesi baina bere biluztasun osoan zirraragarri gertatzen den estilo dotore bezain zehatz batean harikalduz doa idazlea bere oihala, txatal ugariz osaturiko puzzlea. Aireportu hurbilean hegazkina aireratzen ikusi eta ama kezkatu bat irudikatzen du, atzerrian gaixo daukan alabarengana doana eta bere barruko korapiloa nori kontatu ez dakiena; irakurraldi sakabanatuetan bizitzaz eta heriotzaz egindako aipuak jasotzen dizkie etengabe atzoko eta gaurko idazleei, bat eta bakarra balitz bezala gizon-emakume guztion sentimendua, norberaren esperientziak uneoro berritua; eta horrekin batera, gaixoaren oroipena, medikuei bisitak....