Poesia zinez sentitzen eta maite duen idazlea da Pello Otxoteko, bere orain arteko sorkuntza-lan guztiak arlo honetara eraman dituena, biologiako irakasle lanbideak uzten dizkion tarteetan. Bere idazlanetako gaiak ere, poesiak betidanik landu izan dituenak dira, beharbada gizakia gizaki denetik bere buruari egin izan dizkion galderak: bizitza, heriotza, denbora, maitasuna? Modu xume batean hurbiltzen zaie Otxoteko gai handi eta eternal hauei: hitz doiez, alferrikako apaingarririk gabe, biluztasunaren bidez edertasuna bilatuz, ederraren bidez hartara egia ere aurki daitekeelakoan, agian.