Argumento de Erakundeen Administrazioa. Oinarriak Eta Aplikazioak
Enpresaren garapenerako garrantzi handia hartzen ari den jardueretako bat da erakundeen administrazioa. Druckerren esanetan, herrialdeak ez dira garatuak edo azpigaratuak, administratuak edo azpiadministratuak baizik, eta administrazioa, ondorioz, nahitaez ezagutu beharreko jakintza-gai bihurtu da jende askorentzat. Administratzea da erakunde bat bere helburuetara efizientziaz bideratzea, direla helburuak kulturalak, olgetari, hezkuntzari, osasunari loturikoak, filantropikoak edo, enpresaren kasuan bezala, ekonomikoak. Horretarako, plangintza-, antolaketa-, zuzendaritza- eta kontrol-funtzioak burutu behar dira, eta kanpo-ingurune dinamiko batean eta barne-ingurune batean burutu ere, eta, barne-inguruneari dagokionez, funtsezkoa da lantaldeko kideen arteko harremanak kalitatezkoak izatea administrazio-lana ondo egiteko.0