Enpresan, zenbait faktore eraldatzen ditugunean, haien baliagarritasuna areagotzeko, ekoizpen-jarduera bat egiten ari gara, eraldatze-prozesu bat alegia. Ekoizpen-jarduera enpresaren oinarrizko funtzioetako bat da, ekoizpen-enpresetan soilik azalduko dena, industria-enpresetan alegia. Lan honetan xeheki aztertzen dira, besteak beste: ekoizpen¬ sistemaren diseinua, prozesuaren diseinua, ekoizpenaren plangintza, inbentarioen eta izakinen kudeaketa, fabrikaziosistema berriak. Eta arlo hauetako hainbat kontzeptu geureganatuko ditugu: Ekoizpen-plan maisua, MRP I eta II, Lean ekoizpen-sistema, zelula malguak, SMED, Kanban txartelak, Just In Time, TOC Mugapenen Teoria.
Ahalegin berezia egin dugu testuan jorratzen diren kontzeptu teorikoak gaiari buruzko kasuez eta adibide ugariz hornitzeko. Horretaz gain, aztertzen diren kontzeptuak barneratzen laguntzeko asmotan, kapitulu bakoitzaren bukaeran, gai bakoitzarekin lotutako hainbat ariketa proposatu ditugu.