1. Materia nonahi, birziklatzea ere bai
2. Materiaren propietateak, guztien erabilgarri
3. Energiaren beharra, arazo-iturri
Ikaslearen liburua honako beste material hauekin osatzen da:
JARDUERA-FITXAK: Unitate didaktikoetako jarduerek eskatzen dituzten adierazpenak eta ariketak egiteko euskarria da: grafikoak, datu-biltzeak, txantiloiak, taulak, mapa kontzeptualak, inkestak, etab.
PORTAFOLIOA: Ikasleak unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen fitxak eta lanak jasotzeko baliabide didaktikoa da.
IRAKASLEAREN GIDALIBURUA: Diseinu kurrikularraren ezaugarriak eta curriculumaren garapeneko hiru zehaztapen-mailak jasotzen dira bertan.
EKIGUNEA: EKI proiektuaren web gunea, euskarri digitalak biltzen dituen txokoa da.
LIBURU DIGITALA: Unitate didaktikoak jasotzen dituen ikasmateriala da, zoom eta web bertsioetan.