Ipuingintzaren erakusleiho moduko bat da Dioramak, 66 ipuin laburrez osaturiko bilduma: pasadizo xehe eta anekdota ia ezdeusetatik abiatzen da, berariaz, apurka-apurka argumentu sendoago eta giro trinkoagoetara pasatzeko. Tartean, era guztietako isto-rioak: tragikoak eta komikoak, errealistak eta fantastikoak, psikologikoak eta absur-doak? Denetan ere, bere marka uzten du Patxi Iturregik: idazkera doi eta dotorea, erritmoa eta tonua guztiz menderatzea, soberako hitz bat bera ere ez uztea