Patio abandonatu bat zegoen, hesi-ateaz bestaldean.
Eta ate bat erdi zabalik, patioaz bestaldean.
Fabrika abandonatu handi bat zegoen, ateaz bestaldean.
Eta guztiaren bukaeran, bukaera-bukaeran, etengailu bat itzalita. Super-ordenagailu militar bat berpiztu ondoren, lau lagun Jeremy, Yumi, Ulrich eta OddLyoko izeneko mundu digital baten barrura sartuko dira; bertan, X.A.N.A.
aurkituko dute, egiazko mundua kontrolatu nahi duen adimen artifizial gaiztoa.
Baina lau lagunek egiazko neskato bat ere aurkituko dute bertan, Aelita, X.A.N.A.ren kontra borrokatzeko antibirusa; Aelitak ez du ezer gogoratzen bere iraganaz, baina lotura nabarmenak ditu Lyokorekin eta hango sekretuekin... Aurrean azaldu zitzaion areto handiko paretei argi elektriko hotz berdexka bat zerien. Sabaitik, hodi eta kable elektrikoz osaturiko instalazio ikusgarri bat luzatzen zen, lanpara erraldoi baten antzera erdi-erdian zintzilikatuta zegoen zirkulu handi batean bukatzen zena.
Azpian, lurzoruan, beste zirkulu goratu batek zientzia fikziozko filmetako telegarraio-plataformak edo marrazki bizidunetan agertzen diren misilen jaurtiketa-ahoak gogorarazten zituen. Baina hango hura egiazkoa zen, ez marrazki bizidunetakoa. Eta bere aurrean zegoen.