Argumento de Eneko Padurakoa
Ordoño asturiar-leondar printzearen soldaduek Bizkaiari eraso egin ziotenean, ez zituelako urteko zergak ordaindu, lurraldeko herri guztiek Gernikan elkartzea erabaki zuten, bertan erabaki bat hartzeko asmoz. Enekok, Padurako mutiko urduriak, bere herria utzi, eta Gernikarako bidea hartzen du bileran parte hartzeko helburuarekin. Une horretan hasten da Enekoren abenturarik zirraragarriena: itsasoa ezagutzen du, Zaharrek Zuhaitz sakratuan egiten duten Batzarrean parte hartzen du, Jaun Zuria -hainbat urte lehenago Bizkaiko kostaldera iritsitako eskoziar printzesa baten semea- ezagutzen du, eta Zaharrek hartutako erabaki arriskutsua entzuten du, harrituta.1