Berriki eginiko poemekin batera aspaldi sortu zirenak ere jasotzen dira, hau da, argia berandu ikusitakoak, tiraderan luze gorderikoak, alegia.
Gaitegi zabala bezain unibertsala digu aurkezten Zabaletak, bere betiko kezken erakusgarri. Maitasuna eta herria, eta hauen ondoan poesia bera ere. Etsipenetik bide datorren baikortasun tonu batez, humanismo klasikoaren jabe zaigu agertzen leitzarra, gizakiaren kezkak, beldurrak eta sentimenduak oragarri. Bigarren Nafarroadari buruz aunitz gauza dio Zabaletak aski argigarri aintzin solasean. Euskal poesia epikoaz egiten duen hausnarketa eztabaidagarrian kokatu nahi du bere lana, eta bere ekoizpen osoa hartuta aisa ikusten da bide horretatik datorkigula.