Argumento de Bihotz-bihotzetik
Gaia: Maitasuna. Girotzea: Etxe bat eta itsasoa. Laburpena: Katuak asko maite du bere adiskide arraina, eta behin eta berriz jakinarazten dio. Arrainak, ordea, ez daki zer erantzun. «Maite zaitut. Eta zuk, maite al nauzu?». Egilearen datuak: ÉMILE JADOUL irudigile belgikar ospetsuak irakurle gazteenentzat egiten du lan, batez ere. Ibaizabalen Ipurtargia bilduma eta Zirrarak bilduma argitaratu ditu. Nabarmentzeko alderdiak: Umore onez eta gozotasunez jantziriko ilustrazioak. Errepikapenez eta errimaz beteriko testua, musika izaera duena eta ahots gora irakurtzea eskatzen duena. Ezusteko amaiera dibertigarria. Marra lodiko ilustrazio soilak eta koloretsuak. Maitasunari buruzko testu soila eta errepikakorra. Bi pertsonaien arteko jokoa haurrekin antzera daiteke, irakurri ahala nahiz ondoren. Sustatzen diren balioak: Jolasa, elkarlanaren ikasbide den aldetik; talde-lana, arazoen konponbide den aldetik; maitasuna eta laguntasuna; maite ditugunei askatasuna emateak duen garrantzia; hizketa jokoek eta hizkuntzaren erabilera ludikoak beraiekin dakarten gozamena. Ezaguera arloak: Euskera eta Literatura; Ingurunearen Ezaguera. Hizkuntza: Euskara Batua. Egilea eta marrazkilaria: Émile Jadoul. Itzulpena: Joxe Antonio Sarasola. Jatorrizko izenburua: À la folie.... Marrazkiak: Koloretan. Formatua: 265x153 mm. Bildumako zenbakia: 7.
Koadernaketa: Kartonea. Adina: 3 urtetik aurrera.1