Libros > Bartleby eskribatzailea
Portada de Bartleby Eskribatzailea

Bartleby Eskribatzailea

Autores:Melville, Herman;
Categoría:
ISBN: 9788491090816
Erein Argitaletxea, S.A. nos ofrece Bartleby Eskribatzailea en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 01 de Marzo del 2016. Este libro cuenta con un total de 96 páginas , unas dimensiones de 21x13 cm .
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Bartleby Eskribatzailea

Abokatu-bulego batean hartu dute Bartleby lege-kopiagile lanetarako. Fin-fin diahardu berean; halako batean, ordea, hara non hasten den uko otzan lakonikoz erantzuten nagusiaren agindu premiatsuei. Isila, beraz, mutila, baina ez inorenera makurbera, arruntenean ere: bere apaltasunean gotortua. Erresistentzia pasibo azalpenik gabe horretan, muzin egingo dio eskatutako lanak egiteari, okupatua duen bulegoa uzteari eta, buruen buru, berarengandik espero zitekeen edozeri.
Hara zer dioskun Borgesek: «idazmolde itxuraz jostagarrian idatzitako kontakizun honek Franz Kafka iragartzen du. [.] Zera adierazi nahi ote digun Melvillek: nahikoa dela gizon bat irrazionala izatea, gainerakoak ere kutsa daitezen, unibertsoa bera ere irrazional bilaka dadin oso-osorik». Albert Camusek ere bere lanen aurrekaritzat aipatzen du Bartleby.
Literaturak –munduaren irakurketak– interpretazio irekiak eskaini ohi ditu, eta irakurle bakoitzak egin ohi du bere gisakoa. Bartlebyren aurrean, bestalde, kontalaria bera ere ezinean dabil zentzu bat ixteko, beretzat egokia. Eta Bartlebyren zentzu falta, azkenean, gizakiarena da.
Kontuak kontu, gaur egungo gazte ezkonformistei esango genieke huts egin ezinekoa dutela irakurgai hau. aukeran aholkurik ez ematea nahiago ez bagenu.
0
Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso