Argumento de Arreta Gabezia Eta Hiperaktibitatea
Hasieran AGHNari buruzko ikerketen aurkezpena egiten da. Ondoren, nahaste hori aztertzeko erabili diren eredu kognitibo-konduktualak, psikofisiologikoak eta neuropsikologikoak aurkezten dira. Gero, nahaste motak, lehen mailako ezaugarriak eta harekin elkarturik agertzen diren nahasteak aztertzen dira. Segidan, nahastearen etiologia, eredu esplikatzaileak, ibilbide klinikoa, prebalentzia eta diagnostiko diferentziala ikertzen dira. Amaitzeko, berriz, hainbat trataera programa agertzen dira: trataera biokimikoa, portaeraren esku-hartzeak, esku-hartze kognitiboa, trataera konbinatua, trataera kognitibo-konduktuala eta JOLAS ETA LAN trataera programa.0