Libros > Amodio zoroak (Ebook)
Portada de Amodio Zoroak (ebook)

Amodio Zoroak (ebook)

Autor:Joxe Belmonte Fernández de Larrinoa;
Categoría:
ISBN: EB9788490276525
Elkarlanean, S.L. nos ofrece Amodio Zoroak (ebook) en español, disponible en nuestra tienda desde el 04 de Abril del 2017.
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Amodio Zoroak (ebook)

Esan ohi da amodioa dela pertsonen esperientzia sakonena, berak ekartzen dizkigula gozamen zirraragarrienak eta sufrimendu garratzenak. Sentipenik bortitz eta kontrajarrienak pizten dizkigulako-edo bihurtuko zen maitasuna literaturako ohiko mintzagai eta gure betiko kezka-iturri, batzuetan norbera zoramenaren ertzera eramateraino. Horixe egin du Joxe Belmontek ipuin-bilduma honetan: itxura arrunt baten pean, bikoteen bizitzak ezkutatzen dituen azpildurak eta gizon-emakumeen makurdurak jartzen dizkigu agerian, behatzailearen begi zorrotza eta umoristaren ironia argia erabilita. Sexua modu patologikoan bizi dutenak, susmo eta jelosien neurosian dabiltzanak, usteen eta errealitatearen arteko amildegian eroritakoak... Askotarikoak dira ipuin hauetako giroak eta argumentuak: ikasle gaztetxoei begira kilikatzen den irakaslearena, leihotik kirika bizilagunaren mugimenduak oro zelatatzen dituenarena, eta beste zenbait gizontxo txoro eta harro. Hitz bitan esateko, hamaika istorio bikain, erotismo-ukituz zipriztinduak. Hamaika ipuin gogoangarri, egilearen estilo-aniztasuna eta kontaketarako esku trebea erakusten dizkigutenak.0

Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso