Libros > Hontzaren orduak (Ebook)
Portada de Hontzaren Orduak (ebook)

Hontzaren Orduak (ebook)

Autor:Jesus Mari Olaizola Lazkano;
Categoría:
ISBN: EB9788490276532
Elkarlanean, S.L. nos ofrece Hontzaren Orduak (ebook) en español, disponible en nuestra tienda desde el 04 de Abril del 2017.
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Hontzaren Orduak (ebook)

Ehiztari jendea gutxitan agertu izan da gure literaturan. Are gehiago: esan liteke elkarri bizkar emanda bizi direla ehiztariak eta letra-jendea, batzuk besteen berri jakin nahi ez dutela, interesak nahiz motibazioak guztiz desberdinak balituzte bezala. Alde horretatik guztiz berria da Txilikuren ipuin-bilduma hau, erabili gabea baita bertan islatzen den mundua: debekatutako ehiza, armen distira, odolaren lilura... Sentimen primarioz eta atabismoz beteriko gizarte itxiak, gizonezkoen unibertso txikiak dira bertan ageri direnak: elkarte gastronomikoa, soldaduen kuartela... Girotze-lan bikaina lortu du egileak, baina, Anjel Lertxundik hitzaurrean dioen bezala, ironia izan da Txilikuren arma nagusia, bai kostunbrismoa eta bai honen kontrakarrean sorturiko tremendismoa gainditzeko. Indarrez eta nerbioz beteriko lau ipuin hauetan badira zenbait hari eta elementu, erdi ezkutuan bezala, denen artean eleberri moduko bat osatzen dutenak. Ipuin nahiz eleberri, kontakizun-sorta gihartsu bat duzu esku artean, hizkera natural bezain sinesgarriz giza arimaren zenbait alderdi ilun erakustera datorrena.0

Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso