Argumento de Alferrikaldua
Hiru musikariren arteko harremanek osatzen dute eleberriaren mamia. Salzburg-en ezagutu dute elkar Horowitz maisuak Mozarteum eskolan emango duen ikastaro berezi batean parte hartzeko. Berehala gertakizun erabakigarri bat: musikari horietako batek, gero Glenn Gould piano-jotzaile ospetsua izango denak, Bachen Goldberg bariazioak jotzen ditu maisuki. Hori heriotza-kolpea izango da beste bientzat: piano-jotzaile oso onak diren arren, inoiz ez dira izango Glenn Gould bezain onak. Hiru pertsonaia nahastu horien bidez, Bernhardek bere izaera konplexuko alderdi ezberdinak plazaratzen ditu: izengabeko narratzaileaz gain Glenn Gould pertsonaia erreala baina berrasmatua erabiltzen du espresuki eta Ludwig Wittgenstein filosofoaren zenbait ezaugarri ere jasotzen ditu Wertheimer pertsonaia asmatuaren baitan; eta, horren bidez, artearen zentzuari eta helburuari buruzko kontakizuna eskaintzen digu, perfekzioa lortzeko irrika eta horren ezintasunari buruzkoa. Jeinu paregabearen bakardadea, porrot egin eta hori onartu ezinean kalezuloan sartuta dagoen artista eta idazkerari esker neurri batean zulotik irtetea lortzen duen narratzailea biltzen dira kontakizunean.1