Argumento de Off-on
Nork bere azalean bizi beharra daukagu eta ez dakargu bizi-manualik jaio garenean. Aholkuak, bai, jasotzen ditugu, ugari. Eskarmentua ere irabazten goaz, urteen poderioz. Testigantzak ere hor daude, segundo adina detailerekin. Joan zirenen hitzak ere balekoak zaizkigu eta dabiltzanen iritziekin, berriz, geure burua kokatzen dugu giza oihanean. Maite genituenen oroitzapena aldean daramagu eta datozenen ez-ustekoa uholdeka datorkigu, olatu anarkista gisa, zipriztinez betea. Narrazio, gogoeta, poesia bateratzen ditu liburuak. Idazlearen baitan gertatzen ari den garapenaren ibilbidea erakusten du liburu honek.1