Argumento de Aldaira Urdina
Maiz ez ditugu garai berriak aukeratzen, ez bederen ogi mota eta esne marka aukeratzen ditugun bezala. Segur aski, boteretsuenek ere ez dute den-dena nahi bezain loturik izanen. Erran dezagun garbi: inork ez ditu soka guztien muturrak. Eta horrek, gustatu ala ez, interesgarri egiten du mundu zalantzati hau. Agian, itxaropenaren kolorea ere aldatu egin da: berdetik urdinera, adibidez. Akaso, gauzek bizitzak hobera egingo dutelako esperantzan, mudantza edo aldairaren bat egin berri duzue zuek ere, baina oraindik ez dituzue pieza guztiak beren tokian kokatu. Kontu jakina baita mudantzak ez direla berehalakoan pausatzen1