Argumento de Zure Denboraren Truke
Ordularia tik-tak-tik-tak ari da, eta Maddi egongelan eserita dago, leihotik begira. Ez dio erlojuaren soinuari jaramonik egiten, Maddik atzamarrekin kontatzen baitu denbora. Hatzekin eta behatzekin. Horregatik, zain dagoenetan pianoa jotzen ari dela ematen du. Maddiri ez zaio zain egotea gustatzen. Beldurtu egiten du hatzen artetik ihesi joaten den denborak, eta, itxoin hemen esaten dioten bakoitzean, zenbat hatz? galdetzen du, eta zenbatzen hasten da: bat, bi, hiru, lau...0